Kaixo lagunok...
gure ikasleek lanean jarraitzen dute...
1go erronkari aurre egin ondoren, oraingoan ondorengoa planteatu zaie: kasu honetan, Frasioro Landa eta Ingurumen laborategiko langilean paperean sartu dira eta Getariko txakolin produkzioko finka bateko ureztatzeko ura hartzen duten 2 putzutako 2 lagin iritsi zaizkie analizatzeko. Putzuetako bat ( 1 putzua) kostaldetik 100 metrotara eta itsas-mailatik 50 metrora dago kokatua eta bigarren putzua aldiz ( 2 putzua), kostaldetik 250 m eta itsas-mailtatik 70 metrotara. Eskatu zaie 2 putzuetatik mahastia ureztatzeko egokiagoa zein den determinatzea, kontutan izanik eskoizleak zertxobait azidoa den ongarria erabiltzen duela.
Gai izango al dira erronak honi aurre egiteko?
Zertan ari ote dira orain?
Ba ote dute zantzurik bi putzuetatik egokiena zein ote den?
Erantzunen zai geratzen gara eta animo, lan bikaina egiten ari zarete eta!!!
Bai horrela da Maitane, bi putzuen urak aztertu ditugu, adierazgarri diren bi gauzak kontutan harturik:
ResponderEliminar- Lehenik, itsasoariekiko gertutasuna dela eta, bi putzuen kloruroen azterketa egin da, itsasoak putzuen ura "kutsatzen" duen jakiteko asmoz.
- Bigarrenik, ongarri azidoa neutralizatzeko egokiago zaigun ura zein den aztertu da, horretarako putzuen uren alkalinotasuna neurtu da.
Laister emaitzak eskura izango dituzue.